XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, garbi dago hemen ez zegoela inprimaturiko kartografia egiteko ahalmenik eta Euskal Herriari buruzko kartografiaren buruketa, grabatu eta inprimaketa kanpoko egile eta tailerren lana dela.

Eskala txikiko mapek (erresuma historiko, herrialde eta abarren errepresentazioak) modu bikainean isladatzen dute Europako kartografiaren sorrera eta edizioaren eboluzioa XVI. mendetik aurrera.

Mota politiko eta geografikoetan (ikus 2a taula) errepresentaturiko pirinio inguruarekin (Euskal Herria, Akitania, Biarno) erlazionaturiko inprimaturiko kartografiari dagokionez, lehendabiziko lanak (XVI eta XVII. mendeak), jadaniko ezagunak diren egile eta tailer holandarrak eginak dira (HONDIUS).

XVII. mendeko bigarren erditik aurrera egile frantsesak dira lan gehien egiten dutenak, tailer komertzialen (SANSSON, JAILLOT eta abar) edo ingénieurs du roi izenekoen bidez.

Hala eta guztiz, holandarrek ere jarraitu zuten oraindik gure kartografiari buruzko interesarekin, oraingoan modu espezializatuan izan arren: itsas kartografia (Bizkaiko Golkoa, Gaskoña...).

XVIII. mendean zehar, frantsesen nagusitasuna nabaria da, bai NOLIN bezalako egile komertzialekin bai muga eta inguruetako mapak egiten dituzten injiniari militarrekin.

Holandarrek itsas kartografian interesaturik jarraitzen dute, eta mendearen bigarren erdian Madrilen egin eta argitaratutako lehendabiziko mapak agertzen dira (Tomás LOPEZ, TOFIÑO de SAN MIUEL).

XIX. mendeak markatzen du, behin betirako, kartografia produkzioaren nazionalizazioa eta honako lanez arduratzen diren instituzio ofizialen agerpena, hau Frantzian aurreko mendearen bigarren erdian gertatu delarik.

Herrialde-espazioei buruzko mapei dagokionez (ikus 2b taula), XVI. mendea Holandako betidaniko tailerretatik (ORTELIUS, HONDIUS, BLAEU) etorritako materialekin hasten da Nafarroa eta Bizkaiari (hemen Gipuzkoa eta batzutan Araba sartzen da) buruzko kartografiekin; egoera honek jarraitu egiten du 1660-1672 urteetan ematen den holandarren beherapena gertatu arte. XVII. mendean zehar ikusten hasten dira egile frantziar (SANSSON: Iparralde eta Nafarroa) eta italiarren (CANTELLI, ROSSI: Bizkaia eta Nafarroa) lanak.

XVII. mendearen bigarren erditik XVIII. mendearen bukaerarte, Frantziako kartografiaren nagusitasuna erabatekoa da: NOLIN / DELISLE / DE FER / ROBERT DE VAUGONDY / BAILLEUL / ROUS.

Honetan hiru faktorek dute eragina: a) Frantziako kartografiak kopuru eta teknika aldetik duen garrantzia; b) Borboien iritsiera Espainiara; eta d) Muga-iskanbilen hasiera Piriniotan.

Guzti honen adibidea DE FER-ek Hondarribia, Pasaia eta Donostiari buruz burutzen duen lan ugaria da.

Salbuespen gutxi dago garai honetan Frantziak duen erabateko nagusitasunean: HORTA, Joseph de (Madrilen grabatua).

VAN DER AA, editorea Leiden-en (ziurrenez klasikoek burututako kartografia saltzen du).

ZATTA, Antonio de; editorea venezian.

XVIII. mende honen bigarren aldian, gertatzen da lehendabiziko aldiz XVI. mendetik aurrera, eta nolabaiteko indarrez, Espainiako Erresuman inprimatu eta burututako kartografiaren iritsiera. Parisen, gobernuaren eskutik D`AN=vLl=LE-ren ikaslea izan den Tomás LOPEZen (1760) lanak dira.

Hemendik aurrera, piskanaka piskanaka, kartografia produkzioa nazionalizatu egiten da, Tomás LOPEZ berak muga guneetako kartografia burutzen duen arren: LAPURDI, BEHE NAFARROA eta abar.

Bidasoaren bestaldean kartografiak maila zientifikoa lortzen du eta instituzionalizatu egiten da CASSINI DE THURY-rekin, hau Carte de France egiten hasten delarik, 1/86400 eskalan, orrietan eta ondoren gaur egungo kartografiaren amankomunak izango diren ezaugarriekin.

Ipar Euskal Herriari 139 (Donibane Garazi) eta 140 (Baiona) zenbakiak dituztenak dagozkio.

XIX. mendetik aurrera Europako kartografia banandu egiten da eta erresuma edo estatu bakoitzak bere gorputz espezializatu eta instituzionalizatuak ditu, honen buruketa, grabaketa eta salmenta aurrera eramateko (Cuerpos de Ingenieros Militares, Dépot de Guerre...).

TOFIÑO DE SAN MIGUEL edo COELLO-ren kasua da Espainian, eta Dépot de Guerre delakoarena Frantzian.

4. 4) Errepresentazio kartografikodun teknikak, eskalak.